ZER DA AGENDA 21?

Agenda 21 1992an Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentzian parte hartu zuten 175 herrialdeek Rio de Janeiron sinatutako dokumeturik garrantzitsuena da. Gure planetan bizitza mantentzen duten sistemak zaintzeko eta lurra etorkizuneko belaundiei erabili eta bertan bizi ahal izateko moduan uzteko ekintza-plan bat da. Ekintza-plan hau gobernuek, Nazio Batuetako erakundeek, enpresak, bestelako instituzioek eta beren jarduerekin ingurumenean eragina duten bestelako taldeek aplikatuko dute. 19994an, Agenda 21ak tokiko erakundeentzako ezarritako jarraibideen ildotik, Aarlborgeko gutuna sinatu zen. Gutun hori izan zen beren lurraldeen jasangarritasunaren alde Europako hainbat hiritan hasitako kanpainaren abiapuntua. Horrela jaio zen tokiko Agenda 21.

No documents found