KORTOVISION LEHIAKETAREN IRABAZLEA

Euskara mintegiak DBHko 3. mailako ikasleen artean antolatutako "Kortovision" film laburren lehiaketan 3.C-ko Markel Gonzalezek irabazi du publikoaren saria. 3. mailako ikasleen artean diferentzia handiz boto gehien lortu duen bideoa izan da.

Zorionak Markel!!

 

Hemen ikus dezakezue Markelen bideoa.


Literatura lehiaketako irabazleak

 

Ikasturte honetan ere, gaztelania eta euskara mintegiek idazketa lehiaketa antolatu dute. Goiko loturan irabazleen lanak eta argazkiak ikus ditzakezue. Zorionak!

Eskerrik asko ere parte hartu duzuen guztioi!


Unai Becerra EHUko Matematika lehiaketako sariduna!

 

Maiatzaren 20an, gure 3.A-ko Unai Becerra Balza de Vallejok zazpigarren saria jaso zuen, UPV/EHU unibertsitateak Euskadi mailan antolatzen duen Udaberriko Matematika Lehiaketako DBHko 3. eta 4. mailetan.

ZORIONAK, UNAI!!!!!