Liburutegia

Diotenez, Bagdadeko liburutegiaren suntsiketaren ondorioz, salbatu zen izkribu bakarra liburutegiko ate nagusian kokatua zegoen eta honako hau zioen: “liburutegi bat ezin da bortxatu, ospitale bat edo Jainkoaren etxe santua bortxatu ezin diren bezalaxe. Porta zaitez hemen beste horietan egingo zenukeen legez”.

Elias Canettik ere zioen Lurralde bat izendatzeko modurik egokiena liburutegi bat dela.

 

Gure ikastetxeko liburutegiak ezin ditu ezaugarri hauek zorrozki bete, DBHko eta Batxilerreko ikasleek erabiltzen baitute, baina saiatzen gara ikasteko eta irakurtzeko beharrezkoa den isiltauna gordearazten.

Beheko solairuan kokatua egoteak, lauki zuzen erakoa izateak eta daukagun argitasunak ere laguntzen dutelarik eginkizun horretan.

 

Mediateka gisa pentsatua eta eratua, 10000 liburu baino gehiago ditu katalogatuak: irakurketa liburuak 3 hizkuntzatan (Euskara, Gaztelera eta ingelera), kontsulta liburuak, Zientzia eta Giza informaziokoak…ordenagailuak lanerako, eta internet ere erabili ahal delarik aldez aurretik  fitxa bat betez gero, multimedia baliabideak eta aldizkariak.

 

Funtzionamendurako arauak

 

Irekita egoten da DBHko eta Batxilergokoen atsedenaldietan bi irakasleren ardurapean. Eguerdian ere irekita egoten da jantokian geratzen diren ikasleentzat jantokiko monitoreen ardurapean.

Mailegu zerbitzua ere atsedenaldietan egiten da. Liburuak 15 egunerako uzten dira, DVDak, aldiz, 4 egunerako. Epe hauek luza daitezke beste irakurleren batek eskatuz gero maileguan dagoen liburua edo DVDa.