Bullying

Ikasleen arteko tratu txarrak

 

Ikasleen arteko jazarpen edo bullyinga sortzen duten sorburuen analisia orain saihestuz, bai eta eragotzi edo murrizteko prebentzio neurriena ere, institutuan aurre egiteko ditugun irtenbideak hurrengoak dira:

I.        Detekzioa. Gertatzen ari dena ezagutzea ez da posible beti, edo garaiz antzematea. “Isiltasun lege” moduko edo jokaera-kode bat badago, ikaskideei emandako tratu txarrak gurasoei edo irakasleei ezagutzera ez ematera gazteak derrigortzen dituena, salatari ez agertzeagatik edo beldurra, utzikeria edo axolagabetasunagatik. Bi motatakoak dira ditugun bideak gertatzen ari ahal dena jakiteko:

a)      Anonimoak:

-   Proposamenak edo erreklamazioak egiteko buzoia.

-   Posta elektronikoa: mendebaldeabizi@hotmail.com.

-   Irakasleek prestatutako galdeketak erantzutea.

-   Irakasleek ere emandako txekeo-orriak betetzea.

b)      Identifikatzaileak:

-   Gurasoekin hitz egitea.

-   Irakasleekin hitz egitea, tutorearekin bereziki. Ikasleek zein gurasoek hau egin dezakete.

II.     Ebazpen prozedura.

Tratu txarrik badagoela ezagutu bezain laster, ikastetxeak, lehenengoz, erasoa jasan duen ikaslea zaintzen du eta egoera hau ez luzatzeko beharrezko neurriak hartzen saiatzen da. Horretarako:

1)      Tutoreak eta ikasketa buruak tratu txarrak jasan dituenarekin hitz egiten dute eta behar duen laguntza eskaintzen diote.

2)      Erasotzailearekin hitz egiten da, bere bertsioa eta arrazoiak jakiteko.

3)      Balizko gaizkide, lekuko eta kide ororekin hitz egiten da.

4)      Erasotzaileak halako ekintzak aurretik egin ez baditu, adiskidetasunez konpontzen saiatzen da, erasotuari barka eske eta berriro egingo ez duela aginduz. Nolanahi ere, gertatu dena jasota uzten duen txostena idazten da; gurasoei kopia bat igorri eta, aldi berean, telefonoz jakinarazten zaie.

5)      Beharrezkoa bada, elkarrizketa bat gauzatzen da gurasoekin.

6)      Moldatze arazoak, familiarrak edo beste motakoak badira, orientatzaileak, inplikatu eta senideekin biltzeaz gain, egoera ebaluatzen du eta hezkuntz esku-harmenaren beste aukera batzuk aztertzen ditu.

7)      Ikasleak bat etortzen ez badira, edo berrerortze kasu bat bada, Antolamendu eta Jarduera-Araudiaren (AJA) 73 atalaren irizpideen arabera kalifikatzen da falta: arina (73.2. e, f, g, h), larria (73.3. a, b, c, d) edo oso larria (73.4. a, b).

8)      AJAren 74tik 78rako atalek ezartzen duten zigor-jardunbidea jarraitzen da:

Falta arinak: zentzarazpena eta atsedenaldiren bat galtzea.

Falta larriak: diziplina-espedientea irekitzea, idatzizko oharterazpena eta ikastetxeko hobekuntza lanak egitea; Bizikidetza Batzordeak esku hartzen du.

Falta oso larriak: diziplina-espedientea irekitzea, ikastetxeko hobekuntza lanak egitea eta aldi batean ikastetxera joateko eskubidea galtzea; Bizikidetza Batzordeak esku hartzen du.

Ikasleen arteko gatazka argi ez dagoenean, tutoretzatik edo ikasketa burutzatik inplikatuak entzuteko prozesua irekitzen da, informazioa jasotzeko eta inoren alde agertu gabe. Gertaerak ondo aztertu eta argitu ondoren, aurreko jardunbidea 4. puntutik jarraitzen da.

 

 

TXARREN DEFINIZIOA ETA EZAUGARRIAK.

Definizioa

 

Ikasle batek erasoak pairatzen dituela edo biktima bihurtzen dela esan ahal izateko, etengabe eta aldi batean jasan behar ditu beste ikasle batek edo batzuek ematen dizkioten tratu txarrak.

 

Ezaugarriak

 

-    Botere-desoreka. Desberdintasun bat gertatzen da botere fisiko, psikologiko eta sozialari begira eta horrek indarren desoreka sortzen du pertsonen arteko harremanetan.

 

-    Nahita egitea/errepikatzea. Nahita egitea denboran errepikatzen den eraso baten bidez adierazten da eta portaera horrek geroago beste eraso batzuen jomuga izango den beldurra sortzen dio biktimari.

 

-    Defentsa-gabezia/Pertsonalizazioa. Ikasle bakar bat izaten da normalean tratu txarren biktima eta horrela babesik gabeko egoera batean jartzen zaio.

 

Motak

 

-    Gizarte-bazterketa eta marjinazioa

¿  Norbaiti ezikusiarena egitea (Pasiboa).

¿  Parte hartzen ez uztea. (Aktiboa).

 

-    Ahozko erasoa

¿  Norbait iraintzea (Zuzena).

¿  Ikasleaz gaizki hitz egitea (Zeharka).

¿  Izengoitiak jartzea (Mistoa).

 

-    Zeharkako eraso fisikoa

¿  Norbaiti gauzak ezkutatzea.

¿  Gauzak apurtzea.

¿  Gauzak lapurtzea.

 

-    Eraso fisiko zuzena

¿  Norbait jotzea

 

-    Larderia/mehatxua/txantajea

¿  Beldurra sartzeko norbait mehatxatzea.

¿  Gauzak egitera derrigortzea.

¿  Armen bidez mehatxatzea.

 

-    -Sexu-jazarpena edo abusua

¿  Sexu-jazarpena egitea.

¿  Sexu-abusua egitea.

 

Ondorioak

 

-    Biktimarentzat: ondorengoak izan daitezke: eskola-porrota, trauma psikologikoa, arrisku fisikoa, nahigabea, antsietatea, zorigaitza, nortasun-arazoak eta haren garapen orekaturako arriskua.

 

-    Erasotzailearentzat: geroari begira, delituzko portaera baten lehen urratsa izan daiteke, boterea erasoan oinarritzen dela interpretatu ahal du eta joera honek heldua denean ere iraun dezake. Halaber, indarkeriazko egintza neurritik gora baloratu ahal du, gizartean onartzen eta saritzen den portaera den aldetik.

 

-    Begiratzen duten ikaskideentzat: portaera honek bidegabekeriaren aurrean jarrera pasibo eta eroso bat izatera eraman ahal du eta, halaber, pertsonaren balioari buruzko interpretazio okerra egin ahal du.