Proiektua: “Learning and Training in Europe” LTE (Opportunities to find a job / Higher education in Spain and Germany or how to face the unemployment of young people)
Jakintza-alor anitzeko proiektu honek gure ikasleak hurbildu nahi ditu Europako esparruan lanerako eta ikasteko izan ditzaketen aukeretara. Hori dela eta, ikasturte honetan zehar elkarlanean arituko gara zuzenean Alemaniako Berufsbildende Schulen Friesoythe BBS eskolarekin. Beste eskola batzuk ere apurka apurka gure proiektuarekin bat egitea aurreikusten dugu: Turkiako Izmir Science High School eta Erresuma Batuko St Mary’s High School, Downpatrick, Northern Ireland.
- Proiektuaren helburu nagusien artean honako hauek ditugu: ikasleak jabe daitezen beren hezkuntza-egoeraz, lan eskaintzez eta nor bere herrialdeko lan-merkatuaren aukera eta arriskuez. Halaber, etorkizunean enplegua lortzea erraztuko dieten estrategiak gara ditzaten. Xede hauek eskuratzeko bi bideri helduko zaie:
- Taldeko jarduerak e-Twinning plataforma europarraren bitartez (ikerketa, datu-tratamendua, aurkezpenak etab.). Proiektua onartua izan da e-Twinning-en eta horri esker elkarrekin lan egin dezakegu interneten.
- Ikasle alemaniarren bisita Mendebaldeara (otsailaren 25etik martxoaren 4ra bitartean eta gure ikasleen bisita Friesoythera ekainaren azken astean). Bi bisita hauetan proposatutako helburuekin loturiko jarduerak burutuko dira.
Proiektuan batxilergoko lehen mailako hogei ikasle hartuko dute parte. Koordinatzaileak Gurutze Alcelay eta Jesus Sogo izango dira. Alemaniako bidaiaren gastuak parte hartzen duten familiek ordainduko dituzte.
Komunikatzeko lehentasunezko hizkuntza ingelesa izango da.