Aurkezpena
1996an Mendebaldea Institutua sortu zenean erlijioaren alternatiba antolatzerakoan gure ikasleriaren adina kontuan hartuta, nerabeen afektibitate-mailako premiak eta premia sexualak kudeatzeko baliabide eza eta gizartearen eskaerei erantzuna eman nahian Sexu-Afektibo Hezkuntza ezartzea erabaki genuen.
Hurrengo hiru ikasturtetan Euskal Herriko Unibertsitatearen “UHIN BARE” programan ikastetxe pilotoa izan ginen Euskadiko beste bi Instutuekin batera. Honek, egindako aukera berretsi zigun eta irakasleen formazioa eta material egokiak eman ere. Harrez gero S.A.H. arloa gure nortasunaren ezaugarri garrantzitsu bat izan da.
Pixkanaka pixkanaka ikasleen baloreen heziketa aberasten joan ginen proiektu ezberdinetan parte hartuz: “Mundilab” eta “El Salvador”. Biek arrasto handia utzi dute gure programan:
“Mundilab” programaren bitartez, zehar-lerroak lantzeko teknlogia berriez hornituriko laborategia lortu genuen. Bertan ikasleek ikertu, esperimentatu eta lanak burutu eta aurkezteko aukera dute.
“El Salvadorreko” eskola batekin senidetze programa: garapen eta hezkidetza proiektu hau denboran bukatu bazen ere bere aztarnak utzi ditu gure programan ( ipuin ez sexistak idatzi, sukaldaritza tailerra…).
Beste jarduera eta programa batzuk ere gehitu ditugu gure arlora: martxoaren 8an, Nazioarteko emakumearen eguna; autonomia tailerra; ondo gosaldu eta elikatu, drogen arriskua, kannabisa, alkohola eta HIESA, elkartasun jarduerak.
Beste aldetik arlo honek aukera paregabea ematen digu gure gizartean agertzen diren gai eta arazo askori hausnarketagunea izateko: bulling, tratu txarrak, elikadura arazoak, inmigrazioa, sexismoa…
Hau dena dela eta, nahiz eta Mendebaldea hasieratik arlo honi Sexu-Afektibo Hezkuntza izena eman BALOREEN HEZKUNTZA izan zitekeen egokiagoa.
Helburu orokorrak
Gure ikaslei pertsonalki eta harremanetarako garrantzitsuak diren baloreak garatzen lagundu, garapen integrala bultatuz, (begirunea, erantzukizuna, berdintasuna, elkartasuna, tolerantzia, kulturartekoa, autonomia, askatasuna, aniztasuna eta jarrera kritikoa).
Ikasleei lagundu, emakume zein gizon bezala azaltzen duten jarrera pertsonalaren garapenean, kultur estereotipoetatik ihes egiten eta autokontzeptu positiboa sustatuz.
Norberaren sexualitatea osasun, plazerra, afektibitate, komunikazio eta nahi denean ugalketa iturri moduan onartu.
Gorputz-itxuraz ohartzea eta onartzea, edertasun-eredu nagusietatik desberdinak diren baloreak proposatuz.
Pertsonen eta herrien arteko desoreka eragiten duten egoerak nahiz harremanak identifikatu; beraiekiko begirunea, tolerantzia eta elkartasun baloreak garatu eta aldaketak errazten dituzten baldintzak planteatu.
Edukiak eta jarduerak
1. DBH
Pertsonak eta sexualitatea:
Zer da sexualitatea, zertarako balio du, zein adinarekin hasi eta bukatzen da, zer dira homosexualak, travestiak, transexualak, sexualitatea beste kulturetan, sexualitatea niretzat, sexu gehiegikeriak.
“SAHARA”-ko karaban parte hartu.
Sexua eta generoa:
- “Quiero ser como Beckham” pelikula. -
- Ipuin ez sexista idatzi: pertsonaiek ez dute mugarik duten sexuagatik.
Martxoak 8: ikasleen etxetan, etxeko lanaren banaketa fitxa batean jaso, aztertu, grafikoak egin eta ondorioak atera.
Garapen hezkuntza:
Kultur astea: Nazioarteko sukaldaritza tailerrak eta errezeta liburuxkak.
Sexu Garapena: Gorputzaren atalak, nerabezaroaren aldaketak, organo genitalak, hilerokoa eta lehen isurketak, honen inguruko mitoak.
Ezberdinekiko tolerantzia, sexu identitatea, :
- “ Mi vida en rosa” pelikula ikusi . Taldeka, pertsonaiak aztertu, deskribatu.
2. DBH
Ernalkuntza, haurdunaldia, erditzea eta puerperioa.
Haurdunaldia eta nerabezaroak:
- “Los chicos de mi vida” pelikula ikusi.
- Taldeka, pertsonaiak aztertu, deskribatu.
“SAHARA”-ko karaban parte hartu.
Preserbatiboa: behar duten informazio guztia emanda, taldeka eta emandako eskemari jarraituta preserbatiboari buruzko hormirudia egin dute. (emakumezkoena eta gizonezkoena).
Martxoak 8: hainbat Lanbide Heziketako ikasketetan eta Unibertsitatekoetan sexuaren araberako ikasle banaketa azterketu eta ondorioak atera.
Kultur astean:
- “Autonomia Tailerra” (arropa lisatu, botoiak eta barrukoa josi)
Gizonezkoaren eta emakumezkoaren edertsun-ereduak.
- “La verdad sobre perros y gatos “ pelikula.
- Eredu idealak eta errealak.
- Anorexia, bulimia, ortorexia eta bigorexia.
Sexualitateari buruzko mitoak eta siniskeriak.
3. MAILA:
Afektibitatea:
- Zenbait kontzeptuen argitzea: desira, erakarpena, maitemintzea.
- “Un paseo para recordar” pelikula.
Lehenengo sexu harremanak
“SAHARA”-ko karaban parte hartu.
Sexu bidezko gaixotasunak: Sexu segurua.
- Hiesaren ezaugarriak: birusa, kutsadura, tratamenduak, prebentzioa..
- KIDS pelikula.
- Gainontzeko gaixotasunak.
Antisorgailuak: zenbait metodoren ezagupena.
Desberdintasunak:
- Sexu identitatea
- “ Transamerica” pelikula.
- Identitate sexualaren legea.
Cannabis programa.
Desberdintasunak:
- Sexu orientazioa:
· “Fucking Amal” AMAL pelikula.
· Disko-foruma:
- Juan el Golosina Antonio Flores.
- Mujer contra mujer”Mecano.
- Sexu orientazioaren aldaketa:
· “El hada ignorante” pelikula.
Lesbianismoa, Transexualitatea...
4.MAILA
Afektibitatea eta sentimendu psikosexualak: maitemintzea, adiskidetasuna, sexu erakarpena, maitasuna, zeloak...
- ¿A quien ama Gilbert Grape? Pelikula.
- Artikulu batzuren irakurketa eta iruzkina
Genero indarkeria: Sexu erasoak, genero rolak, etxeko indarkeria eta tratu txarrak, emakumea eta publizitatea...
- “Te doy mis ojos” pelikula.
- Tratu txarrei buruzko txostena (Artikulu, fitxak, ariketak...)
“SAHARA”-ko karaban parte hartu.
Drogak, hiesa, bizi modu arriskutsuak eta sexu neurri prebentibo minimoak:.
- “Trainspotting” pelikula.
- Arabako hiesaren kontrako batzordearen eskutik taillerrak. (Mikel Resa)
Sexua lanbide bihurtzen denean: Prostituzioa, emakumeen explotazioa, inmigrazioa eta giza merkatua, bazterketa soziala, pornografía, erotismo eta publizitatea...
- “Princesas” pelikula.
- Prostituzioari buruzko txostena (Artikulu, fitxak, ariketak...)
Sexualitatea beste kulturetan: Antropologia kulturalari buruzko irakurgaiak, iruzkinak, eztabaidak, debateak....
Metodologia
Klasean ikasleek protagonismo handia dute, irakasleak animatzailearen papera jokatuz.
Gure metodologiaren oinarria partaideitza eta aniztasunaren errespetoa da.
Ikasleen lan autonomoa eta aktiboa bultzatuko da, arrazoinamendu logikoan eta zientifikoan oinarrituta.
Jarduera gehienetan banakako hausnarketatik talde txikiko eta gero talde handiko lanera pasako da ondorio orokorrak ateratzeko.
Lan mota ezberdinak garatuko dira: txostenak, testu iruzkinak, hormirudiak, antzerkiak, rol jokoak, problemen ebazpena… ikasleengan iritzi kritikoa sortzeko eta adierazpen librea bultzatzeko
Teknologi berriak eta informazio iturri desberdinak erabiltzen dira lanak burutzeko
EBALUAZIOA
Ebaluazioa jarreretan oinarrituta dago: errespetoa, arantzukizuna, beteen iritziekiki errespetoa eta tolerantzia, partaidetza, aktibotasuna, autonomia, elkar-lana, euskararen erabilera, materialaren erabilera …
Honetaz gain, landutako eduki kontzeptualen eta prozedurazkoen lorpen maila baloratzen da.