2.HIRU HILEKO MENUA

JANTOKIKO ESKAERA ORRIA

ESKOLA JANTOKIARI BURUZKO INFORMAZIOA

 

1.- “AUSOLAN” enpresak egingo du bazkaria.

 

2.- Jantoki erabilpen desberdinak daudenez, aukeraren arabera hileko kostua desberdina izango da,

 

A)    Astean zehar hiru egunetan (astelehenetan, asteartetan eta ostegunetan) datozen ikasleentzat, hileroko kuota 60€  inguru izango da (urriaren 1etik maiatzaren 31era) bazkaldarren kopurua kontuan hartuta.

 

B)    Horretarako arrazoia dagoenean  24 ordu lehenago institutuko 945-179622 telefonora goizez deituz, egun soltetan bazkaria eska daiteke.  Egun solteetako kostua 6 euro izango da.  Horretarako, jantokirako orria bete behar da.

 

3.- Kurtsoan zehar ez ordainketa asko egon denez,   

   kobratzea izugarri kostatzen denez, hurrengoa erabaki da:

  .. Izena emate orduan 60€ko   kuota, ordainduko da. Jantokian lehenengo aldiz apuntatu direnak 72€ ordaindulo dute. (12 € materiala berriztatu eta lehengoa behar bezala iraunarazteko izando da).

 … Irailaren hasieran izando da hurrengo ordainketa.

  .. Hurrengo kuotak hilabeteko lehenengo 8 egunetan pasatuko dira.

  ..  Apirilean eta maiatzean ez da kuotarik pasatuko.

 

4.- Hilabete bateko kuota ordaintzen ez duenak, automatikoki, jantokirako eskubidea galduko du. 

 

5.- Hiruhileko bakoitzean ikasle bakoitzari  dagokion menu zerrendaren triptikoa jantokian banatuko zaio.

 

6.-Edozein zalantza argitzeko Institutuko 945-179622 telefonora deitu. (Idazkaritza).

 

7.- 2014/2015 ikasturterako Eskola jantokia / izen-emate orria beteko da eta idazkaritzan aurkeztuko da ekainaren 30a  baino lehenago.  Izen-emate honek jantokiko antolakuntza eta araudia onartzea dakar.

 

8.- Ikasleek  Menu berezia behar baldin badute, mediku espezialistaren agiria ekarri behar dute.