prebentzio neurriak

2. INDARKERIA ESKOLAN AZTERTZEKO PREBENTZIO-NEURRIAK EZARTZEA.

 Eskola-elkartea gaiaz sentsibilizatzeko neurriak:

 -    Neur daitezkeen datuen bidez (galdekizunak, soziogramak,…) ondorengo puntuak aztertzea: ikastetxeko ikasleen arteko harreman pertsonalak, gatazka motak, eskola-eraikineko toki arriskutsuak, arriskua noiz gertatzen den eta, izanez gero, gizarte-ingurunearen arazoa (elkarbizitzaren diagnostikoa).

 -    Ondorengo helburua duten prestakuntza-programetan parte hartzea: eskola-elkartearen barruan sinesmen eta esparru kontzeptualak partekatzea, ongizate pertsonala lortzeko elkarbizitzaren garrantziari eta irakatsi eta ikasteko prozesuen hobekuntzari buruzkoak, “Era osasuntsuan bizi eta elkarrekin bizitzeko hezkuntza” eta “Balore demokratikoetan eta giza eskubideetan hiritarrak heztea” Hezkuntza Saileko programen bidez.

 -    Guztien artean berrikustea AJA edo Barne Araudia, Ikastetxearen Hezkuntza-Proiektua eta ikasleei helarazi nahi zaizkien baloreak, berdintasun eta begirunearen, irekitasun eta elkarrizketaren aldeko jarrerak sustatzeko.

 -    Ikastetxearen Urteko Planean sartzea Ikastetxearen Hezkuntza-Proiektuan, bake eta elkarbizitzarako hezkuntzari eta gatazkak konpontzeari begira, agertzen diren borondateak garatzeko lagungarri diren proposamen zehatzak.

 Eskola-antolaketa berrikusteko neurriak:

 -    Tutoretza bultzatzea, banakakoa eta taldekoa, elkarbizitzarako hezkuntzaren oinarrizko funtzioa den aldetik, taldearen egitura eta dinamikatik eta ikasle bakoitza beren erreferentzia-taldean integratuta egotetik abiatuz.

 -    Gela gehiago zaintzea irakasleak gela batetik bestera joaten diren uneetan.

  -    Ikastetxean dauden arrisku-uneak eta tokiak definitzea eta prebentzio-neurriak eta berorien arduradunak zehaztea.

  -    Antolaketa-neurriak, irakasleei ordutegi malguak emanez arriskutsutzat jotzen diren lekuak eta uneak behar bezala zaintzeko aukera emango dutenak.

 Ikasleek parte hartzeko eta beren arduraz jabetzeko neurriak:

 

-    Eskola-giroa hobetzeko eta bitartekaritza-programak garatzeko neurriak. Programa horien bidez, ikasleek gatazka-egoeretan elkarren artean komunikatzen eta berdinen artean bitartekari izaten ikasiko dute. Horretarako, entzute aktiboaren, komunikazio- eta eskola-gatazkak guztien parte-hartzearen bidez konpontzeko teknikak landuko dituzte.

 -    Eskola-giroa hobetzeko hitzartutako neurriak garatzea, ikasleei zuzendutako talde mailako edo banakako tutoretza-planen bidez.

 -    Ondorengo puntuak garatzeko behar diren hezkuntza-prozesuak etapa desberdinetako Curriculum-Proiektuetan planteatzea: gizarte-ohiturak eskuratzea, arauak barneratzea, gizarte- eta komunikazio-trebetasunak garatzea, kontzientzia moralaren eta jarrera kritikoaren heldutasuna lortu arte.

 Prebentziorako eta gatazkan dauden ikasleak banaka tratatzeko neurriak:

 -    Tutoreak, tutoretza-saioetan eta ebaluazio-batzordeetan lortutako informazioaren bidez, konturatu behar du nortzuk diren tratu txarrak pairatzearen arriskuan dauden ikasleak.

 -    Hartu diren hezkuntza-neurriak ikasleen familiei jakinaraztea.

 -    Ikastetxeko orientatzaileari helaraztea, gelako irakasle-taldeek diotenaren arabera, eskolan tratu txarren bat jasaten ari diren edo jasateko arriskuan dauden ikasle horien kasuak.

 -    Hezkuntza eta zigor-neurriak aplikatzea. Neurri horien jarraipena egin eta eraginkorrak diren aztertzea.