ORIENTAZIO MINTEGIA
ORIENTATZAILEEN EGINKIZUNAK: (ORIENT)
Hezkuntza-lanaren parte da orientazioa eta, alde horretatik, irakasleei dagokie, irakaslanaren parte baita.
Orientatzaileak funtsezko bi zeregin ditu: batetik, irakasleekin batera parte hartzea, animatzea, aholkatzea eta lan egitea ikastetxeetan hezkuntzan esku hartzeari buruz erabakitzeko foroetan , hala nola zuzendaritza-taldeetan, batzorde pedagogikoetan, sail didaktikoetan, irakasle taldeetan eta tutore taldeetan, eta, bestetik, proiektuak, ikasle guztientzako ebaluazio-diseinuak eta esku hartzeko irizpideak sortzen laguntzea eta ikasleen hezkuntza eta orientazio-zereginetan laguntzea. Horrenbestez, Orientazio Planak guztiak aipatu behar ditu.
HEZIKETA BEHAR BEREZIETAKO IKASLEENTZAKO IRAKASLEAK (PT)
Hauek dira rakaslego honen eginkizunak:
a) Beharrizan bereziak dituzten ikasleei laguntzea, banan-banan edo talde txikietan, ohiko ikasgelan edo laguntzakoan, curriculum egokituetako edo banakako lan-planetako gaiak lantzeko.
b) Tutore,aholkulari ,orientatzaile eta talde multiprofesionalarekin batera lan egitea, eskatzen zaion bakoitzean, beharrizan bereziak dituzten ikasleen curriculum-balorazioa egiteko.
c) Behar balitz, aholkulari edo orientatzaile eta tutorearekin batera beharrizan bereziak dituzten ikasleen banakako curriculum egokitzapenak egin eta garatzea, eta horien ikasmaterialak sortzea.
d) Beharrizan bereziak dituzten ikasleen familien eta tutorearen arteko harremanetan laguntzea.
e) Tutore eta aholkulari edo orientatzailearekin batera, ikasle desberdinak elkarrekin egoteagatik sortzen diren arazoei erantzuna ematea, beharrizan bereziak dituzten ikasleen lehentasuna errespetatuz.
CURRICULUM ANIZTASUNEKO PROGRAMAK (CAP/DC)
Programa hauek batez ere izango dira ikasteko edo eskolara egokitzeko zailtasun nabariak dituzten ikasleentzat ikasketa edo ahalegin-faltagatik ez denean, eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatua lortzeko moduan daudenean.
Berez, Curriculum Aniztasuneko Programak DBH ko Graduatuaren titulua lortzera bideratuta daude.
ESKOLATZE OSAGARRIKO PROGRAMAK (EOP/PEC)
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan , ikasle jakin batzuen hezkuntza-premia berezien aurrean erantzuteko bide arrunt eta aparteko guztiak agortu ondoren eta zailtasun sozial bereziak edo eskolan moldatzeko zailtasun handiak dituzten ikasleei edota ikasleen kolektiboei erantzutearren jartzen dira martxan programa hauek.
Eskolatze Osagarriko Programen xedea hauxe da: aipatutako ikasleei , berariazko unitateetan , beren garapen pertsonalerako, berriro sistema arruntera egokitzeko edo ondoren lanbide-hastapeneko ikasketei ekiteko baliagarrienak diren ikaskuntzak eskaintzea.
HEZKUNTZA BERARIAZ SENDOTZEKO PROGRAMA (HBSP/PREE)
Programa honetan DBH 2. Mailako ikasleek hartzen dute parte. Ikasle hauek gizarte edo kultura egoera zailetan daude edota eskolan moldatzeko zailtasun handiak dituzte eta eskolan atzerapen handia dute. Programa hau ingurune arruntetan garatuko da inklusibotasunean oinarrituta.
GELA EGONKORRA (GE/AE)
Gela honetan beharrizan berezi eta konponduezinak dituzten ikasleak egongo dira, hauek banakako arreta eta curriculum berezia behar dituztenean, hala nola, autismoa, buru-atzerapen handia eta beste garapen-arazo larri batzuk. Ikasleen adina 12 -16 urte bitartekoa da.
ZEREGIN IKASKUNTZAKO GELA (ZIG/AAT)
Buru-atzeratuak izateagatik, beharrizan bereziak dituzten ikasleak, lan egiteko eta bizitza heldurako prestatzea da gela honen helburua. Gelako ezaugarri nagusia ikasketetatik helduen bizitzara eta lan mundura pasatzeko zubia izatea da.Ikasleen adina 16-20 bitartekoa da.
BIDELAGUNA
Arratsaldean, asteko lau egunetan eta eskolako ordutegitik kanpo burutzen den programa. Eskola zailtasunak eta atzerapenak duten ikaslentzat da nagusiki.